miércoles, 11 de mayo de 2016

EUSKARA ASTEA

EUSKARA ASTEA

Maiatzaren 4an, 5ean, eta 6an gure ikastetxean EUSKARA ASTEA ospatu genuen. Hori egiteko ekintza batzuk bete genituen, besteak beste:

1- Hasi ginen Euskarari buruzko pankartaren eta hormirudiaren aurrean argazkiak ateratzen: 


2- Gero gure aldizkarirako marrazki lehiaketa egiteko bozkatu genuen. Horretarako , gelakide bakoitzak aukeratu genuen HHan egindako marrazki bat eta LHan egindako beste bat.




3-Musika gelan karaoke bat ere egin genuen. Hona hemen film batzuk:

 4-Patio nagusian ikastetxeko ikasle guztiak nahastuta, jolas desberdinak egin genituen: soka-tira, jauzgailuak, aulki kooperatiboa, txingak, uztaiak...



6- Maiatzaren 5ean, arratsaldean, 1., 2. eta 3. mailako ikasleak antzerkira joan ginen "Printzesaren emozioak" antzezlana ikustera.
Oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zitzaigu eta antzezlariek giroa oso ondo animatu zuten, guk ere parte hartzen dantza egiten.
Amaitzean, antzerkiaren sarreran argazkiak atera zizkiguten antzezlariekin.


7- Maiatzaren 6an, arratsaldean, diskoteka eduki genuen. 15:30an patio nagusira LHko ikasle guztiak jaitsi ginen eta hor musikari bat zegoen musika jotzen. Oso dibertigarria izan zen. Denok batera dantza egin genuen, Juan Carlos, atezaina, animatu zen eta musikariarekin dantza egin zuen, oso dibertigarria izan zen.


Eta honekin,  datorren ikasturteko Euskara asteari itxaroten geratu ginen.

martes, 10 de mayo de 2016

ESPERIMENTUA

AIREA ETA URA

Orain dela egun batzuk, 3.Bko ikasleek esperimentu bat bete genuen. Esperimentu honen bidez, frogatu genuen edalontzi batean airea ateratzen ez den bitartean,  ezin dela urik sartu, aireak espazioa hartzen baitu.
Hasteko, ontzi batean ura sartu genuen; gero, edalontzi batean paper bat tolestuta ipini genuen eta bertikalean, aho beheraka, uretan sartu genuen.
Hori egin ondoren, edalontzia atera genuen eta frogatu genuen barruan zegoen papera lehortuta zegoela.
Gero, berriro uretan sartu genuen edalontzia paperarekin   baina, orain okertuta. Uretatik edalontzia ateratzean frogatu genuen papera bustita zegoela.
Hemen duzue argazki batzuk:


miércoles, 4 de mayo de 2016

LARRAZABAL BASOA

LARRAZABAL BASORA IRTEERA

Pasa den urtarrilean 3. Bko ikasleek pote batzuetan ilarren, indaben, dilisten eta barbantzuen haziak erein genituen:



Pixkanaka-pixkanaka ereindako haziak, gure zaintzaren esker, hasi ziren hazten:



Eta azkenean bazeuden prestatuta Larrazabal basora eramateko eta hor landatzeko:



Beraz, martxoaren 18an, autobusez Larrazabal basora abiatu ginen gure landareekin. Heltzean bi begirale zeuden gure zain eta bi taldetan banatu ginen, bata mendira joan zen eta bestea ikastetxe batera abiatu zen.
Mendira joan zen taldeko ikaslook basoan zeuden landareak, animaliak eta haien aztarnak aztertu ditugu, baratza batera heldu arte. Ortu hartan,  guk zaindutako landare kopuruaren erdia (beste erdia beste taldekoek landuko zituzten beranduago) landatu genituen. 
Gero, hango ikastetxera joan ginen beste taldekoekin hamaiketakoa hartzera. Hori egin ondoren, hasieran ikastetxean egon zen taldea mendira abiatu zen eta gu ikastetxearen barruan geratu ginen biodibertsitateari buruzko filmak ikasten, horiei buruzko jolasak egiten, mikroskopioen bidez gauzak ikusten... Ekintza hauek amaitzean joan ginen beste taldekoekin batzera, Barakaldora bueltatzeko ordua zelako.
Orduan, begiraleak agurtu eta gero, berriro autobusa hartu genuen eta nekatuta baina oso pozik gure ikastetxera bueltatu ginen.
Irteera oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen. 
Egun horretako argaki batzuk ikus ditzakezue:













Hona hemen beste argazki batzuk:


viernes, 18 de marzo de 2016

ILARREN HAZIAK EREITZEN

APIRILEAN, LARRAZABALEKO BASORA ETA ORTU EKOLOGIKOA BISITA BAT EGINGO DUGU.                           JOAN AURRETIK,ILLAREN HAZIAK EREIN EGINGO DITUGU ETA BISITA EGUNEAN ORTUAN BIRLANDATUKO DITUGU.
JARDUERA HAU EGITEKO JUAN CARLOS ATEZAINA ETORRI ZEN LAGUNTZERA.


                                                                                               





















 EGUN BATZU PASATU ONDOREN


                         

                                   







jueves, 17 de marzo de 2016

EMAKUMEARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

MARTXOAREN 8AN, KLASEKO IKASLE BATEK ETXEAN EGINDAKO PASTAK EKARRI ZITUEN EMAKUMEAREN EGUNA OSPATZEKO.

ASSMA