miércoles, 11 de mayo de 2016

EUSKARA ASTEA

EUSKARA ASTEA

Maiatzaren 4an, 5ean, eta 6an gure ikastetxean EUSKARA ASTEA ospatu genuen. Hori egiteko ekintza batzuk bete genituen, besteak beste:

1- Hasi ginen Euskarari buruzko pankartaren eta hormirudiaren aurrean argazkiak ateratzen: 


2- Gero gure aldizkarirako marrazki lehiaketa egiteko bozkatu genuen. Horretarako , gelakide bakoitzak aukeratu genuen HHan egindako marrazki bat eta LHan egindako beste bat.




3-Musika gelan karaoke bat ere egin genuen. Hona hemen film batzuk:

 4-Patio nagusian ikastetxeko ikasle guztiak nahastuta, jolas desberdinak egin genituen: soka-tira, jauzgailuak, aulki kooperatiboa, txingak, uztaiak...



6- Maiatzaren 5ean, arratsaldean, 1., 2. eta 3. mailako ikasleak antzerkira joan ginen "Printzesaren emozioak" antzezlana ikustera.
Oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zitzaigu eta antzezlariek giroa oso ondo animatu zuten, guk ere parte hartzen dantza egiten.
Amaitzean, antzerkiaren sarreran argazkiak atera zizkiguten antzezlariekin.


7- Maiatzaren 6an, arratsaldean, diskoteka eduki genuen. 15:30an patio nagusira LHko ikasle guztiak jaitsi ginen eta hor musikari bat zegoen musika jotzen. Oso dibertigarria izan zen. Denok batera dantza egin genuen, Juan Carlos, atezaina, animatu zen eta musikariarekin dantza egin zuen, oso dibertigarria izan zen.


Eta honekin,  datorren ikasturteko Euskara asteari itxaroten geratu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario