miércoles, 4 de mayo de 2016

LARRAZABAL BASOA

LARRAZABAL BASORA IRTEERA

Pasa den urtarrilean 3. Bko ikasleek pote batzuetan ilarren, indaben, dilisten eta barbantzuen haziak erein genituen:



Pixkanaka-pixkanaka ereindako haziak, gure zaintzaren esker, hasi ziren hazten:



Eta azkenean bazeuden prestatuta Larrazabal basora eramateko eta hor landatzeko:



Beraz, martxoaren 18an, autobusez Larrazabal basora abiatu ginen gure landareekin. Heltzean bi begirale zeuden gure zain eta bi taldetan banatu ginen, bata mendira joan zen eta bestea ikastetxe batera abiatu zen.
Mendira joan zen taldeko ikaslook basoan zeuden landareak, animaliak eta haien aztarnak aztertu ditugu, baratza batera heldu arte. Ortu hartan,  guk zaindutako landare kopuruaren erdia (beste erdia beste taldekoek landuko zituzten beranduago) landatu genituen. 
Gero, hango ikastetxera joan ginen beste taldekoekin hamaiketakoa hartzera. Hori egin ondoren, hasieran ikastetxean egon zen taldea mendira abiatu zen eta gu ikastetxearen barruan geratu ginen biodibertsitateari buruzko filmak ikasten, horiei buruzko jolasak egiten, mikroskopioen bidez gauzak ikusten... Ekintza hauek amaitzean joan ginen beste taldekoekin batzera, Barakaldora bueltatzeko ordua zelako.
Orduan, begiraleak agurtu eta gero, berriro autobusa hartu genuen eta nekatuta baina oso pozik gure ikastetxera bueltatu ginen.
Irteera oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen. 
Egun horretako argaki batzuk ikus ditzakezue:













Hona hemen beste argazki batzuk:


No hay comentarios:

Publicar un comentario