jueves, 28 de marzo de 2019

LARRAZABALEKO BASOA ETA ORTU EKOLOGIKOA

   Aste honetan, 3. mailakoak Barakaldoko auzo batera joan gara, Kastrexanara, hain zuzen. 
Kastrexanako leku desberdinetan egon gara:  aintzinako eskolan, Larrazabaleko basoan eta ortu ekologikoan.
   Haraino, autobusez joan gara eta bertan 2 taldetan banatu gaituzte.
   Lehenengo, talde batekoak eskolako liburutegian ekintza interesgarriak burutu ditugu, hau da, naturako gaietaz hitz egin, jolasen bidez ariketak,  mikroskopio batetik intsektuak ikusi, mimika egin, Kastrexanako zubiari buruzko kondaira entzun eta kutxa misteriotsuetan eskua sartu barruan dagoena asmatzeko.
   Gero,laborategi bat ikusi dugu eta ... benetako eskeleto bat egon da!
   Hamaiketakoa jan ondoren, lehenengo taldekoak basorantz abiatu gara zuhaitzak eta animaliak aztertzeko.
   Ortu ekologikoko negutegian, dilistak landatu ditugu eta  eskolara jaitsi gara eramandako arropa zaharra erabiliz txorimalo bat egin dugu. Josepi izena jarri diogu.
   Aintzinako eskolako gela ere ikusi dugu, garai hartako jostailu, laminak, tintaontzia, idaz-lumak, balantzak, liburuak, arbel txikiak, kanpaitxoa, munduko bolak, mineral bilduma... Denekin harrituta geratu gara.
   Azkenean, txorimaloarekin argazki bat atera dugu eta autobusera bueltatu gara.

   Txango honetan, asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!!!