lunes, 26 de junio de 2017

AZKEN TXANGOA: ARTZINIEGA

Ekainaren 16an 3.mailako ikasleak eta irakasleak Artziniegara joan ginen. Hor, bertako museoa bisitatu genuen. Aintzinako lanbide desberdinak ikusi genituen baita erabiltzen zituzten tresnak ere . Atsedena hartzeko eta ogitartekoak hartzeko, landa zabal bat aukeratu genuen eta partidu ederra jolastu genuen. 
Eguraldi ona zegoenez, herriko dendan izozki gozoak erosi genituen eta aldi berean herriko eliza, plaza, frontoia eta inguruak ezagutu genituen.
Egun zoragarria izan zen!!!!!!
 

















viernes, 7 de abril de 2017

GURE EGUNEROKOA

Gure proiektua amaitu da. Guk landareei buruzko gauza asko ikasi ditugu eta den-dena gure egunerokoan idatzi dugu. Ikasteaz gain oso ondo pasatu dugu!







ESKOLAKO PATIOA ALAITZEKO PREST?

Martxoan zehar, izenburu hori duen unitate didaktikoan aritu gara. Taldeko proiektu bezala landu dugu.
Gure eskolako patioa neguan nahiko grisa ikusi dugunez, landareekin apaintzea erabaki dugu.

Martxoan, Larrazabalgo basora txango bat egin genuen eta naturgelakoek ekarritako haziak erein eta ortu ekologikoan landatu genituen.

Larrazabalen hartutako hostoekin hormairudi bat egiteko informazioa bilatu genuen.
Taldeetan egin dugu lana eta arlo guztiak landu ditugu, esaterako, natura zientziak, euskara, gizarte, musika, gorputz hezkuntza, baloreak eta matematika.

Taldekide bakoitzak rol edo eginkizun bat zuen, adibidez, idazkaria, bozeramailea, moderatzailea eta denbora eta materiala kontrolatzen zuena.
Oso ondo pasatu dugu!

Eskolako zuzendariari gure proiektuaren berri eman genion eta lorontziak patioan jartzeko baimena eskatu genion. Berak baietza eman zigun baldintza bat betetzekotan, hau da, hesiak ez kaltetzea.

Gurasoen laguntzaz, ur-bidoiak, koloretako zintak eta landareak lortu ditugu, horrela patiorako lorontziak prestatu ditugu.
Oso politak geratu dira!!!

Eskerrik asko guraso, irakasle, ikasle eta atezainari zuen laguntzagatik.

Egin duguna eguneroko batean apuntatu dugu eta baloratu dugu gure aurrerapena fitxa baten bidez: "Zer nekien - zer jakin nahi dut - Zer dakit."

Aurkezpena egiteko diapositibak prestatu ditugu eta zuhaitz mota ezberdinak identifikatzeko ezaugarriak idatzi ditugu, adibidez, haritza, ereinotza, gorostia, platano- arrunta, gaztainondoa eta pinua.
Gorputz hezkuntzan, loreen izenak jakiteko jolasak egin genituen eta matematiketan neurketak grafikorako eta problemak.
Musikan koreografia polit bat prestatu genuen "Gari onak, on egin" izenekoa eta gure aurkezpena erakargarriagoa izan da gurasoen aurrean egin dugunean.

Eskerrik asko 4.Bkoei gure proiektuaren aurkezpena entzuteagatik eta gurasoei etortzeagatik, baita zuzendariari ere, gure proiektuarekiko jarri duen interesagatik.

Izugarri gustatu zaigu!!! Eta elkarrekin asko ikasi dugu!
Iuppiii!!! Gure helburua lortu dugu : PATIOA ALAIAGO DAGO.

























LORONTZIAK APAINTZEN

Gurasoek ekarritako garrafak eta lorontziak apaindu genituen gero etxetik ekarritako landareak landatu eta gure patioa oso alai geratu da!