miércoles, 18 de enero de 2017

3.MAILAKO IKASLEAK GABONAK OSPATZEN

Urtero bezala, Gabonak heltzear daudenean, Olentzero eguna ospatzen dugu.
Jai honetan, bakoitzak bere klasean merendola ederra egin genuen. Dena oso gozo zegoen eta gurasoei eskertzen diegu ekarritako janariengatik.
Eskolako partaide guztiok, ikasleak, gurasoak, monitoreak, aitona-amonak, irakasleak... alaitasunez disfrutatu genuen egunaz.
 Gabon-kantak oso ondo abestu genituen eta eskolara itzultzean askaritxoa jan genuen eta segidan ikasle nagusiek prestatutako ekintzetaz gozatu genuen.
Guztiei esker dena oso ondo atera zen eta giro aparta suertatu zen.
ZORIONAK ESKOLAKO GUZTIEI!!!




















BIDE HEZKUNTZA 3.A - 3.B

Lehenengo hiruhilabetean, 3. mailako ikasleak Bide Hezkuntzara joan ginen. Han, Iñaki(udaltzaina) eta Miriam (monitorea) zeuden.
Hara heltzean, gela batera sartu ginen eta  gure izena idazteko eta bularrean itsasteko pegatina bat eman ziguten.
Gero, Iñakik pistako trafiko seinaleak erakutsi zizkigun, ohialezko autobus batean sartuta gindoazela.
Ondoren, bi taldetan banatu gintuzten. Batzuk oinezkoak ginen eta besteak gidariak.
Oinezkook, binaka jarrita txarto zirkulatzen zutenei isuna jartzen genien,adibidez, STOP saltatzen bazuten, semaforoa gorriz zegoenean aurrera segitzen bazuten edo kontrako norabidean bazihoazen.
Bizikletaz ibiltzea gustatu zitzaigun.
Oso ondo pasatu genuen eta dibertitu ginen!