jueves, 23 de junio de 2016

3. BKO ARGITXO EGUNA

ARGITXO EGUNA

Pasa den asteartean,  ikasturteko azken eguna ospatu genuen: ARGITXO EGUNA.
Guri, 3.Bkoei lehenengoz, disko txiki egitea tokatu zitzaigun; beraz, 9:30etan beste taldekoekin batera patio nagusira joan ginen dantzatzera. Gero, 10:15etan gimnasilekura abiatu ginen ginkana egiteko. Hemen dituzue horri buruzko argazki batzuk:



11:30etan gelara igo ginen merendola egiteko. Hemendik, familiei mila esker ematen dizkiegu hainbeste gauza gozo prestatzeagatik. Dena primeran egon zen.







Bapo jan eta edan ondoren, gimnasilekura joan ginen 6.mailakoek prestatutako dantzak ikaustera eta agurra ematera.



Agurra amaitu ondoren gelara igo gara gauzak hartzera etxera joateko irailera arte.
HASI ZIREN OPORRAK!


miércoles, 22 de junio de 2016

3Bko AZKEN TXANGOA

AZKEN TXANGOA


Pasa den ekainaren 16an 3. eta 4. mailako ikasleek ikasturte honetako azken txangoa burutu genuen. 
9:30etan autobusa hartu genuen La Florida kalean eta 3. mailakoak Gallartako Meatzaritzaren Museora abiatu ginen, bitartean 4. mailakoak La Arboledara joan ziren.
10:00etan museoan geunden eta 3. Bkoak begirale batekin joan ginen kanpoko harrobiak ikustera , gero museoan filma bat  jarri ziguten eta amaitzeko museoa ikusi ahal izan genuen.











Bisita amaitu eta gero "San fuentes"eko frontoira joan ginen. Han hamaiketakoa eta bazkaria egin ditugu eta inguruan zeuden jolastokian jolastu genuen. 
Ordu 2:30etan autobusa gure bila joan zen eta Barakaldora bueltatu ginen. Heltzean gurasoak gure zain zeuden.
Oso pozik heldu ginen primeran pasatu genuelako.




martes, 21 de junio de 2016

AZKEN EGUNA

Ekainaren 21a,ikasurte honetako  azken eguna izan da.
Ginkana eta Disko txiki antolatu dira Ondoren ,gelan merendola egin dugu.Amaitzeko gimnasilekura 6.mailakoen agurra ematera joan gara.

Oporretan ondo pasatzea opa dizuegu. IRAILARA ARTE!!!!!!!!