jueves, 22 de noviembre de 2012

LARRAZABALEKO BASOA ETA ORTU EKOLOGIKOA


kaixo lagunok!

Ikasturtea hasita dago eta Larrazabaleko basora eta ortu ekologikora lehenengo irteera burutu dugu (azaroaren 14 eta 15ean ). Ikasleek aktiboki parte-hartzeaz gain, primeran pasatu dute naturaz gozatuz.
Ekintza honetarako,lehenengoz klasean hazitegi bat prestatu dute,lekena hain zuzen ere eta bisita egunean ortu ekologikoan birlandatu dituzte.
Udazkenak ematen dituen aukerak aprobetxatuz, taillerrak eta jolas ezberdinak egin dira, Larrazabaleko eskola barruan zein kanpoan (basoan eta ortuan).
Hona hemen ateratako argazkiak!








viernes, 29 de junio de 2012

AZKEN AGURRA

3.mailako tutoreok, Carmenek eta Mirenek, oporretan ondo pasatzea opa dizuegu. Hurrengora arte!

domingo, 24 de junio de 2012

Kurtso amaierako txangoa

Kurtso amaierako txangoa Gallartako "Meatzaritza Museora" eta Arboledara egin genuen. Pasaden ostegunean izan zen eta 3. eta 4. maila joan ginen. Oso ondo pasatu genuen!

martes, 19 de junio de 2012

3.B TXANOGORRITXO

Gurasoen aurrean eta 1. mailakoen aurrean Txanogorritxo ipuina antzeztu genuen. Ondoren, ipuin ibiltaria gurasoei irakurri genien.







lunes, 11 de junio de 2012