viernes, 22 de diciembre de 2017

OLENTZERO EGUNA


OLENTZERO        EGUNA



Gaur goizean gure ikastetxean Olentzero eguna ospatu dugu.
9:00etan sartu gara eta bakoitzak etxetik ekarritakoarekin hasi gara prestatzen gela merendolarako. 

MILA ESKER GURASOEI HAIN JANARI GOZOA PRESTATZEAGATIK. 




Gero, patio nagusira joan gara beste ikasleekin eta irakasleekin abesti batzuk abesteko. Hor, gurasoak zeuden gure kantak entzuteko .






Ondoren, kalejira egin dugu auzoan zehar kantak abesten txistulariekin batera. 3. ziklokoek gure Olentzero eraman dute aita batzuen laguntzaz.








Bueltatzean, merendola jan dugu eta laster etxera joateko ordua heldu zen. 



Oso ondo pasatu dugu!

ZORIONAK     ETA     URTE   BERRI     ON!




viernes, 8 de diciembre de 2017

MERKATU TXIKI SOLIDARIOA

MERKATU TXIKI SOLIDARIOA

Aurten, beste urtetan bezala, 2017ko abenduaren 16an burutuko den "Merkatu txiki solidario"aparte hartuko dugu .

Horretarako, etxetik ekarritako jostailuak,...BIGEko ardunadunek antolatuko dituzte aipatutako merkatuan saltzeko. 2. zikloko ikasle batzuk saltzaile joango dira merkatura.

Ateratako dirua, aurten, "LA CUADRI DEL HOSPI"ri emango zaio, minbiziaren kontrako ikerketak jarraitzen egiten laguntzeko.

Espero dugu beste urtetan baino laguntza gehiago eman ahal izatea. 

"La kuadri del hospi"ari buruzko azalpenak emateko arduradun bat etorri zitzaigun  eta hurrengoan badituzue egun horretako argazki batzuk:


KONTSUMO TAILERRAK

KONTSUMO TAILERAK

Pasa den azaroaren 20an eta 23an, 3.Ako ikasleok kontsumo tailerrak burutu genituen. 
Aurten, 1. egunean yogurta egin genuen eta bigarrenean, energia landu genuen.
Hemen dituzue jarduera horietako argazki batzuk:




domingo, 3 de diciembre de 2017

EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA





ABENDUAREN 3AN, EUSKARA EGUNA OSPATZEN DA; BAINA, AURTEN IGANDEAN IZATEAGATIK, GURE IKASTETXEAN ABENADUAREN BATEAN OSPATU GENUEN. 
EKINTZA BATZUK ANTOLATU ZIREN; BAINA, EGUN HORRETAN EGURALDI TXARRA IZATEAGATIK, PRESTATUTAKO EKINTZAK PATIOAN EGIN BEHARREAN IKASTETXEAREN BARRUAN BURUTU  BEHAR GENITUEN.

IKASTETXEKO UME GUZTIOK AHOEN ETA BELARRIEN MARRAZKIETAN EUSKARARI BURUZKO MEZU BATZUK IDATZI GENITUEN.

GERO, GELAZ GELA, PRESTATUTAKO ZUHAITZ HANDI BATEAN IPINI GENITUEN ETA ZUHAITZAREN ALBOAN "AHOA BIZI, BELARRIAK PREST" KANTA ABESTU ETA DANTZATU GENUEN.

HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK ETA BIDEO BAT:




AZAROAK 25

A Z A R O A K   25

Pasa den azaroaren 25ean, emakumeen indarkeriaren kontrako eguna ospatu zen. Gure ikastetxean ere jarduera desberdinak antolatu ziren: gai horri buruzko film desberdinak ikusi ondoren mahai ingurua egitea, marrazkiak egitea, hormirudiak burutzea...

3.Akoek "Maltrato sutil" eta "¿Qué pasa si pones a un niño frente a una niña y le pides que la abofetee" filmak genituen.

Ondoren, ikusitakoari buruz eztabaidatu genuen. 

Amaitzeko, hormirudi bat burutu genuen:

ZINEMA

B A L L E R I N A

Pasa den azaroaren 22an, 1.zikloko eta 3.mailako ikasleak Clara Campoamor Kultur Etxera joan ginen "Ballerina" filma ikustera.
Goizeko 10:00etan hasi zen eta ordu eta erdi iraundu zuen. 
Atera ondoren, hamaiketakoa hartu genuen eta hango parkean jolastu ondoren ikastetxera bueltatu ginen.
Filma oso interesgarria izan zen. Neska batek lan gogorra egiten,  hasieran lortzea ezinezkoa zirudiena, lortu zuen; hau da, dantzari ona eta ospetsua izatea.


OSO ONDO PASATU GENUEN!