domingo, 12 de noviembre de 2017

MUNOA PARKEA

MUNOA PARKEA

Pasa den urriaren 24an, 3.Ako ikasleak Munoa parkera joan ginen.
Hor, bi begirale zeuden eta ,bi taldetan, joan ginen parkean zehar hor zeuden eraikuntzak, zuhaitzak eta landareak aztertuz. 
Gauza pilo ikasi genituen eta primeran pasatu genuen.
Hona hemen egun horretako argazki batzuk: 

lunes, 6 de noviembre de 2017

BIDE HEZKUNTZA

BIDE HEZKUNTZA


Pasa den urriaren 26an, 3.Ako ikasleak Bide Hezkuntzara joan ginen. Oinez joan ginen BECen inguruan zegoelako.

Hor, bi udaltzain zeuden: emakume bat eta gizon bat. Haiek erakutsi ziguten nola ibili behar dugun kaleetatik bai gidari bai oinezko moduan  eta zein garrantzitsua den ibiltzeko arauak errespetatzea istripuak saihesteko.

Gauza interesgarri pilo ikasteaz gain, primeran pasatu genuen rol desberdinak hartuz.

Honako argazki hauetan egindakoa ikus dezakezue:


miércoles, 1 de noviembre de 2017

EGUZKI SISTEMA

EGUZKI SISTEMA


Aurten, Gizartean, Eguzki Sistema ikasten hasi ginen.

Gai horri buruzko bideoak ikusi genituen, testuak irakurri genituen eta informazio desberdinarekin hormirudi bat burutu genuen. Hormirudia amaitu ondoren beste ikasleei egindako lana azaldu genien. 

Bere gustuko izan dadila espero dugu.

ELKARBIZITZARI BURUZKO FORMAKUNTZA

ELKARBIZITZARI BURUZKO FORMAKUNTZA

Pasa den hilabetean, elkarbizitzari buruzko formakuntza jaso genuen. Etorri zitzaigun, Saioa, eta berarekin bullingari buruzko ekintza desberdinak burutu genituen hiru saiotan.

Marrazki bizidun filma bat ikusi genuen. Filman ikasle batzuen portera desegokiaren ondorioak adierazten ziren. Filma ikusi ondoren, hor agertzen zenari buruz estabaidatu genuen.

Gero, fitxaren bat bete genuen gure iritzia azalduz eta gure ikaskideentzat marrazki bat egin genuen gauza politak ipintzen

Hona hemen egun horietako argazki batzuk:








OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN!