viernes, 20 de diciembre de 2013

Kontsumo tailerrak

Ikasturte honetan fruta eta barazkiak eta jogurta tailerra egin ditugu. Ondo pasatu dugu eta esperientzia oso polita izan da.








3. Bkoek eta gure andereñoak gabonak zoriontzen dizkizuegu. 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Euskara eguna

Euskara eguna ospatzeko, bakoitzaren argazki txiki bat Euskal Herriko mapan kokatu ditugu. Andereñoarena ere bai. Euskal Herriaren izena ipintzeko, 3.Bkoei tokatu zitzaizkigun hizkiak E et R izan dira. Oso polita geratu da mapa.





Gabonak

Kurtso hasieratik orain arte egin ditugun lan batzuk pasabidean kokatu ditugu. Haien ondoan ere, guztien artean egin dugun gabonetako zuhaitza.




jueves, 28 de noviembre de 2013

KURTSOAREN HASIERA

Kaixo:
3.Bkoak garan eta nahiz eta blogean idazten berandu hasi inportanteena hastea da.
Hemendik aurrera leku honetan egiten ditugun gauza batzuk agertuko dira zuek ikusteko.
Huirrengo argazkietan liburutegian gaude irakurri ditugun ipuinak ikaskideei kontatzen.
Hurrengora arte!









miércoles, 15 de mayo de 2013

BIDE HEZKUNTZA

kaixo lagunok:

Hiruhilabete honetan 3. mailako umeok irteera batzuk egin ditugu. Adibidez, Bide Hezkuntzakoa eta Igerilekuarena. Bietan, oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen.
Egun batean ere, igerilekutik etortzean auzoko argazki batzuk atera genituen.
Espero dugu zeuen gustukoa izatea.













 





viernes, 15 de febrero de 2013

MAKINAK EGIN DITUGU!

3.A eta 3.B ko ikasleek eta beren gurasoek makina eder eta ikusgarriak prestatu dituzte. Ilusio handiz beste ikaskideen aurrean aurkeztu dituzte eta nola egin dituzten, zein motatakoak diren, nola funtzionatzen duten, zertarako erabiltzen diren eta zerez eginda dauden azaldu dute.
Umeei esperientzia hau asko  gustatu zaie, alde batetik banan banan beste klasekoen aurrean aurkeztu dutelako eta bestetik oso harro sentitu dira familaren laguntzarekin egin dutelako.
Mila esker familiei zeuen laguntzagatik! Eta zorionak ikasleei haien interesagatik!
Hona hemen ateratako argazkiak.