miércoles, 20 de mayo de 2015

BISITAK

 Bikoteka irakurtzen proiektua aurrera eramaten dugunez, testuak prestatu ondoren klasean irakurtzen ditugu eta beste eskolako irakasle baten bisitatu izan genuen, ikusteko nola egiten dugun.












Bostgarren mailakoak, ingeleseko abesti bat abestera etorri ziren.
Oso ondo abestu zuten eta guk zoriondu eta txalotu genituen.










KONTSUMO TAILERRAK

Hiru egunetan kontsumo tailerretan parte hartu genuen.
Lehenengo egunean, jogurta naturala egin genuen, horretarako esnea eta erositako jogurta erabili genituen.
Nahastea egin ondoren, 24 ordu ilunpetan eta epeletan mantendu behar zen, jogurt gozo-gozoa lortzeko.

Bigarren egunean, elikadura gurpila birpasatuta, litxarreriak gutxitan hartu behar direla konturatu ginen. Gainera gominola batzuk petrolioa dute! Zer nazka!
Guk gominola naturalak egin genituen, laranja zaporekoak. Ummm! Zein gozoak!

Hirugarren egunean, energia motak landu genituen eta azkenean oso haize-errota politak  egin genituen.

Primeran pasatu genuen!











KORRIKA

HEMEN GAUDE KORRIKAREN ALDE!!!



BIDE HEZKUNTZA

Eguraldia dela eta, hainbat aldiz joateko eguna aldatu ondoren azkenean egun ederra atera zitzaigun.
Ikusi zein ondo pasatu genuen!!!