domingo, 22 de diciembre de 2019

1. hiruhilabeteko ekintza batzuk

1.HIRUHILABETEKO EKINTZA BATZUK

Ikasturteko 1. hiruhilabetekoa amaitu da eta egin genituen ekintza batzuen berri, jadanik , baduzue; baina horietaz gain, beste batzuek ere burutu genietuen; besteak beste, honako hauek dira:


ZINEMA: 

Azaroaren 21ean, 3. mailakoak Clara Campoamorrera  abiatu ginen "Alfonbra magikoa" filma ikustera.  

Mila gau eta baten istorio bat zen.  Herrixka bateko mutiko baten ibilerak azaldu ziren. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi zen neskatila bat lagun zituela, munduan barrena abiatu zen, eta etsai batzuk garaitu beharko zituen: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat. 

Oso ondo pasatu genuen.

Hurrengoan,  egun horretako argazki batzuk badituzue:






KONTSUMO TAILERRAK


3.mailako ikasleek, azaroaren 18tik  20ra arte, kontsumobidek antolatutako elikagaien ekoizpenari eta energiari buruzko tailerretan  parte hartu genuen. Lehengoan, yogurta egiten ikasi genuen eta bigarrenean, energia lortzeko modu desberdinak azaldu zizkiguten eta energia berriztagarriak erabiltzearen onurak aztertu genituen.






AZAROAK 25


Pasa den azaroaren 25ean, emakumeen indarkeriaren kontrako eguna izateagatik, ikastetxean ekintza batzuk antolatu ziren. Jarraian egun horretako ekintzaren baten argazkiak dituzue:





EUSKARA EGUNA


Pasa den abenduaren 3an, ikastetxean Euskara Eguna ospatu genuen. 
Horretarako, aurreko egunetan landutako jolasak patioan mailaka egin genituen. Ondoren, denok batera,  Ene Kantak “Euskara gora” abestia entzun eta dantza egin genuen.
Oso polita geratu zen.


viernes, 20 de diciembre de 2019

OLENTZERO


OLENTZEROREN EGUNA

Gaur oso egun polita pasatu dugu eskolako lagunekin. Asko disfrutatu dugu abesten eta askaritxoa egiten. Hona hemen atera ditugun argazkiak. Ea zuen gustukoak diren!!!