viernes, 21 de diciembre de 2018

ASKARITXO OSASUNGARRIA

Gaur, Gabonetako oporrak hartu baino lehen, Olentzero, Mari Domingi eta beste abesti berri batzuk kaletik abesti ditugu. Oso gustura ibili gara eta entseguetan baino hobeto abestu dugu.

Indarrak errekuperatzeko, askaritxo goxoa eta osasungarria antolatu dugu. denetarik jarri dugu: fruta, fruitu lehorrak, patata-tortila, bizkotxoa, sagar tarta, olibak, sanwich ezberdinak...
Goxo-goxo zeuden eta gainera edateko laranjazko zuku naturalak eta beste zaporeetako zukuak izan ditugu.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!!!!
 
Hona hemen zuek ikusteko argazkiak:


























jueves, 20 de diciembre de 2018

"ONDO ELIKATU ETA OSASUNTSU BIZI"

3. mailan, lantzen ari garen proiektua "ONDO ELIKATU ETA OSASUNTSU BIZI" deitzen da.
Azaroaren 12a, obesitatearen munduko eguna izan zen eta Natura arloan "Gure elikadura"gaiarekin hasiko ginenez, obesitatea prebenitzeko aholkuak taldeka jarriz bilatuko genituen eta elikagaien gurpilean oinarrituta, aholku batzuk atera genituen.

Beste geletan aurkezpena egin eta aldi berean "tertulia" moduko bat burutu genuen ikasitakoa kontuan hartuz.
Informatu dizuegun bezala, gure asmoa "askaritxo osasungarria" egitea da eta zuen seme-alabek ekarri ahal dutena e-mailez bidali dizuegu.
Zuen laguntzaz, ziur hobeto elikatzea posible izango dela eta obesitatea prebenitzen lagunduko duzuela.
Prestatu eta aurkeztu genuen dokumentua zuen seme-alabekin partekatuta dago google dokumentuetan.  
Oso gustura parte hartu dute proiektu honetan eta uste dugu etxekoei
 gomendioak emateko ere balio izango duela. 
PRIMERAN EGON DA!!! 

















martes, 13 de noviembre de 2018

FRUTAREN ASTEKO EKINTZA BAT

    Aste honetan, gure hamaiketakoa aztertzen ari gara eta frutari garrantzia eman nahi diogunez, gelan ekintza ezberdin bat proposatu dugu. Hau da, bakoitzak fruta pieza edo ale bat ekartzea eta gelako beste kide bati oparitzea.
 Denok ekarriz gero, ez da geratuko inor fruta jan gabe.
Ekarritakoa trukatu dugu eta poz-pozik jan dugu.

ON EGIN ETA OSASUNTSU BIZI!!!!



jueves, 11 de octubre de 2018

BIDE HEZKUNTZARA TXANGOA (3.A)

Gaur, urriaren 11n, 3.Akoak kurtsoko lehenengo irteera egin dugu. Bide Hezkuntzako pistara joan gara.
 Guretzat leku berria izan da eta han trafiko seinaleak eta zirkulatzen ikasi dugu.
 Bizikletaz ibiltzen primeran pasatu dugu eta asko ikasi dugu. 
Izugarri gustatu zaigu ekintza hau eta datorren ikasturtean ere joan nahi dugu.












miércoles, 27 de junio de 2018

ARGITXO EGUNA

ARGITXO EGUNA
Pentsatu genuen baino lehen ikasturte amaiera heldu zen; horregatik, pasa den ekainaren 22an, Argitxo eguna ospatu genuen.
Hasi ginen, beranduago merendola egiteko, mahai-zapiak mahai gainean jartzen eta bakoitzak nahi zuen marrazkiarekin apaintzen. 
Hurrengo argazkietan ikus dezakezue:

































Amaitu ondoren, ginkana jolasean parte hartzeko gimnasilekura joateko ordua zen :


Ondoren, patiora joan ginen dantzatzera, jolastera eta Maite zuzendariari agurra ematera:


Jarraitu genuen gure jaia ospatzen eta talde bakoitza bere ikasgelara igo zen merendola jateko.
Denok gauza gozo-gozoak ekarri genituen eta hemendik MILA ESKER ematen dizkiegu gurasoei haien laguntza emateagatik.



 























Amaitu eta gero, berriro gimnasilekura joan ginen 6. mailako ikasleek prestatutako antzezlana ikustera eta agurra ematera. Horretaz gain,  irakasle batzuek Maiterentzat prestatutako aurresku dantza egin zuten.
Guztiek primeran egin zuten eta oso hunkibera izan zen.

Horrela amaitu zen gure ospakizuna. Oso ondo pasatu genuen eta ikasturteari agur esan genion.
ORAIN OPORRETARA!!!