domingo, 27 de diciembre de 2015

OLENTZERO EGUNA

OLENTZERO EGUNA

1. Hiruhilabetekoan gauza pilo egin genituen, hemen dituzue oraindik ikusita ez dituzuen hainbeste lan: bakoitzaren deskribapena, elikagaien gurpila, asteko menua, zenbait errezeta, ohitura osasungarriak, komiki batzuk...


Gabonak hasi ziren hurbiltzen eta pasabidea eta gela apaindu genituen:


Azkenean, abenduaren 22an Olentzero eguna ospatu genuen. Hasteko, patio nagusian gabonetako kantak abestu genituen ikasle guztiok batera, eta gero 3 urtetik gorako ikasleak, guraso batzuk eta irakasleak joan ginen auzotik abestera. Udalako txistulariak gurekin  igo ziren  ikastetxera heldu arte.








Kalejira egin ondoren, ikasgeletara bueltatu ginen merendola egiteko. MILA ESKER eman behar dizkiegu FAMILIEI hainbat gauza gozo prestatzeagatik, ikusi ahal duzue hurrengo argazkietan:


Merendola egin ondoren, dena batu genuen eta gimnasilekura joan ginen 3. zikloko ikasleek prestatutako ikuskizunaz disfrutatzeko. Primeran jo zuten txirula eta egin zuten dantza.
Amaitzeko, Manoli irakasleari agur bero bat eman genion jubilatzeagatik.




ZORIONAK  
ETA 
 URTE  BERRI  ON  
OPA  DIZKIZUEGU!

miércoles, 9 de diciembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Pasa den abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Hori egiteko patio nagusian bildu ginen eta denon artean margotutako "Gernika" koadroa txandaka hormirudi batean kokatuko genuen. Gero, "Euskaldunak gara" abestia abestu eta dantzatu genuen.
Amaitzeko, denok batera leloa ahoz esan genuen.
Hurrengo argazkietan ikus dezakezue ospakisuna:

viernes, 4 de diciembre de 2015

2015-2016 ikasturteko 3.Bko ikasleen aurkezpena

LH KO 3. B


Kaixo lagunok,
Irailean ikasturtea hasi zen eta  hemen gaituzue. 
Denboraldi honetan ekintza batzuk aurrera eraman genituen, besteak beste:
Urriaren 7an Bide Hezkuntzara joan ginen eta hor beste gauzen batzuen artean gidatzeko arau batzuk ikasi genituen. Primeran pasatu genuen eta hemen dituzue egun horretan egindako argazkiak.
  


ZINEMA

PLUK

Urriaren 21ean, oinez, Clara Campoamorrera  abiatu ginen 3. Ako ikasleekin batera filma bat ikustera. Filmak Pluk zuen izenburua. Oso interesgarria izan zen eta gustura egon ginen. Aurrerago egun horretako argazki batzuk dituzue:


Azaroaren 16an, Gurutze Gorritik, bi neska etorri zitzaizkigun  Merkatu Solidarioan jasoko den  dirua nola bideratuko den azaltzeko. Hori egiteko jarri zigun bideo bat. Bideo horretan errefugiatuek zer-nolako beharrak zituzten ikusi ahal izan genuen.


PLANETARIOA

Aurtengo Gizarte zientzietako lehenengo gaia Eguzki-sistema izan zen, horregatik gure gelako eguzki-sistema egin genuen:

Horretaz gain, La Caixak antolatutako planetarioa ikustera joan ginen. Izugarria iruditu zitzaigun.

EUSKARAREN EGUNA



 Urtero bezala,abenduaren 3an, eskolako patioan ,ikasle eta irakasle guztiak bildu ginen euskararen eguna ospatzeko.
Sarrerako orman Picassoren gernika koadroaren puzzle bat osatu genuen.
Gainera musika eta dantza ere egon zen.