domingo, 13 de diciembre de 2020

BIZITZAREN AROAK

 Pertsonak aldaketak ditugunez bizitzan zehar, "BIZITZAREN AROAK" 3. mailan lantzea komenigarria iruditu zaigu. 

 Guztiok zenbait aro igarotzen ditugu, eta horietan gure gorputza aldatu egiten da. Gure adimena ere garatu egiten da, eta ezagutza eta trebetasun berriak lortzen ditugu.

Horrela, ikasleek dauden arotik hasita, hau da, HAURTZAROTIK, beste aroak ere ezagutu dituzte, hala nola, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

Konturatu gara ZAHARTZAROA garrantzitsua dela, aro horretan daudenek esperientzia eta ezagutza handia dutelako, haiengandik asko ikasi dezakegulako, maitasuna ematen digutelako eta beraiei esker gu hobeto bizi garelako.

Eskerrik asko, familiako nagusiei!!! 💏💝💙💚💛💜💖👄👄