martes, 10 de mayo de 2016

ESPERIMENTUA

AIREA ETA URA

Orain dela egun batzuk, 3.Bko ikasleek esperimentu bat bete genuen. Esperimentu honen bidez, frogatu genuen edalontzi batean airea ateratzen ez den bitartean,  ezin dela urik sartu, aireak espazioa hartzen baitu.
Hasteko, ontzi batean ura sartu genuen; gero, edalontzi batean paper bat tolestuta ipini genuen eta bertikalean, aho beheraka, uretan sartu genuen.
Hori egin ondoren, edalontzia atera genuen eta frogatu genuen barruan zegoen papera lehortuta zegoela.
Gero, berriro uretan sartu genuen edalontzia paperarekin   baina, orain okertuta. Uretatik edalontzia ateratzean frogatu genuen papera bustita zegoela.
Hemen duzue argazki batzuk:


No hay comentarios:

Publicar un comentario