viernes, 15 de febrero de 2013

MAKINAK EGIN DITUGU!

3.A eta 3.B ko ikasleek eta beren gurasoek makina eder eta ikusgarriak prestatu dituzte. Ilusio handiz beste ikaskideen aurrean aurkeztu dituzte eta nola egin dituzten, zein motatakoak diren, nola funtzionatzen duten, zertarako erabiltzen diren eta zerez eginda dauden azaldu dute.
Umeei esperientzia hau asko  gustatu zaie, alde batetik banan banan beste klasekoen aurrean aurkeztu dutelako eta bestetik oso harro sentitu dira familaren laguntzarekin egin dutelako.
Mila esker familiei zeuen laguntzagatik! Eta zorionak ikasleei haien interesagatik!
Hona hemen ateratako argazkiak.