martes, 25 de junio de 2019

"GU ERE SORTZAILE" PROIEKTUA

Aste Santua baino lehen, 3. mailakook proiektu bat burutzea erabaki genuen, "Gu ere Sortzaile" izenekoa, hain zuzen ere.

Hasteko, haien gustuko jostailu bat aurkeztu genien jolasteko, atalak ikusteko, zerezkoa den eta nola funtzionatzen duen aztertzeko.
Gure jostailua ziba bat zen eta aintzinako zibekin parekatu genuen, informazioa aurkitu, argazkiak...
Makinengan interesa piztu ondoren, gure erronka planteatu genien, hau da, haiek makina bat egitea gurasoen laguntzaz.

Proiektu honetan, tutoreetaz gain beste  irakasle espezifiko batzuk ere inplikatu dira (ingeleseko Judit eta erlijioko Lourdes)  arlo ezberdinak era koordinatuan lantzeko.

Euskara arloan jostailuen deskribapenak, gutuna, makinen deskribapenak eta abar landu dira.
Naturan, makina sinpleak, konposatuak, funtzionatzeko behar duten energia, zertarako diren...
Gaztelanian, asmatutako makinen deskribapenak, gutuna, elkarrizketa ...
Gizarten, Leonardo Da Vinciren biografia, bere asmakizunak, artelanak, hormairudiak...
Matematikan, neurriak, buruketak, kantitateak, dirua...
Ingelesean, aurkezpen fitxa, Classroomen bidez...
Erlijio eta balore arloetan, jostailuen kontsumo arduratsua, kartelak...
Plastikan, bizikletaren irudia, makinen diseinua, makinak sortzea material birziklatuarekin, hormairudiak...

Lan kooperatibo hau, taldeetan landu da, pentsamendu errutinak, ondorioak ateraz, errubrikak eginez, aurkezpenak ordenagailuz prestatuz, besteen aurrean azalpenak emanez, kontrolak eginez, autoebaluaketa eta koebaluaketa, baita metakognizio eskailera erabiliz ere.

Laburbilduz, makinen garrantziaz konturatu dira eta pertsonak oso garrantzitsuak direla beraien diseinuan eta martxan jartzeko orduan. Beti kontsumo arduratsu eta jasangarri baten kontzientzia hartuz oso interesgarria iruditu zaigu proiektu hau.
Gurasoei ere eskerrak eman behar dizkiegu makinak egiten lagundu dutelako.

Beste aldetik,  eskolako gurasoen lana goraipatu nahi dugu.  Horma batean  Leonardo Da Vinciren erretratu egin eta margoztu dutenei baita eskolako patioak eta bankuak dekoratu dituzten gurasoei ere gure zorionik beroenak ematen dizkiegu.
Artista batzuk zarete!!!!!

Hona hemen, egindako ekintzen argazkiak.
Makinak beste geletan aurkeztu ondoren, gure pasabidean, izugarrizko erakusketa ederra antolatu genuen 3.A, 3.B eta 3.C mailetan egindakoa guztiak ikusi ahal izateko.
Lan bikaina 3. mailetan !!!