lunes, 13 de marzo de 2017

LARRAZABALGO BASOA

Martxoaren lehenengo ostiralean, 3.Bkoak andereñoarekin eta Naturgelako monitore batekin deabruren zubitik pasatu ginen eta hortik Larrazabalgo basora joan ginen.
Han, zuhaitz eta landare asko ikusi genituen, esaterako, artea, haritza, gaztainondoa, eukaliptoa, ereinotza, pinua, gorostia, hurritza, platanoa,  goroldioa, azeri buztana eta iratzea.
Idoia eta Garazi monitoreek begiak ixteko eta soinuak entzuteko esan ziguten. Hauek entzun genituen: txoriak, haizea hostoak mugitzen, ura errekatik jaisten, oilarra abesten, trafikoa eta trena.
Gero, jolas bat egin genuen, animalien aztarnak bilatzeko, adibidez, azeria, sugea, urtxintza, basurdea, eskilazoa eta oreina.
Basotik aterata landatutako arbolak ikusi genituen,gereziondoak,murtxikak eta sagarrondoak.
Guretzat handik ibiltzea abentura ederra izan zen!!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario