martes, 7 de marzo de 2017

HAZIAK ESKOLAN EREIN GENITUEN

Otsailaren hasieran, Barakaldoko naturgelako monitore batek indaba zurien haziak eskolara bidali zizkigun guk jogur poteetan ereiteko.
Etxetik jogur poteak eta lurra edota kotoia ekarri genituen.
Batzuk, dilistak eta txitxirioak ekarri zituzten eta konturatu ginen dilistak azkarrago hazten zirela indabak eta txitxirioak baino.
Zaintzeko, astean bitan ureztatzen genituen eta sustraiak ateratzen hasten ziren.
Ilusio  handia egiten zigun, landareak hazten ikustea.
Indabarik handienak 54 cm neurtzen zuen, horretarako 4 aste pasatu ziren.
Dilista handienek 23 cm neurtzen zuten eta txitxirioek 10 cm.
Azkenengoz  erein genituen dilistak, hiru egunetan  erne ziren.
Harrigarria zen! Oso egun gutxitan jaio ziren!
Lurrean landatzeko prest!!!
Oso ondo pasatu genuen!!!














No hay comentarios:

Publicar un comentario