miércoles, 18 de enero de 2017

BIDE HEZKUNTZA 3.A - 3.B

Lehenengo hiruhilabetean, 3. mailako ikasleak Bide Hezkuntzara joan ginen. Han, Iñaki(udaltzaina) eta Miriam (monitorea) zeuden.
Hara heltzean, gela batera sartu ginen eta  gure izena idazteko eta bularrean itsasteko pegatina bat eman ziguten.
Gero, Iñakik pistako trafiko seinaleak erakutsi zizkigun, ohialezko autobus batean sartuta gindoazela.
Ondoren, bi taldetan banatu gintuzten. Batzuk oinezkoak ginen eta besteak gidariak.
Oinezkook, binaka jarrita txarto zirkulatzen zutenei isuna jartzen genien,adibidez, STOP saltatzen bazuten, semaforoa gorriz zegoenean aurrera segitzen bazuten edo kontrako norabidean bazihoazen.
Bizikletaz ibiltzea gustatu zitzaigun.
Oso ondo pasatu genuen eta dibertitu ginen!


































No hay comentarios:

Publicar un comentario