jueves, 23 de junio de 2016

3. BKO ARGITXO EGUNA

ARGITXO EGUNA

Pasa den asteartean,  ikasturteko azken eguna ospatu genuen: ARGITXO EGUNA.
Guri, 3.Bkoei lehenengoz, disko txiki egitea tokatu zitzaigun; beraz, 9:30etan beste taldekoekin batera patio nagusira joan ginen dantzatzera. Gero, 10:15etan gimnasilekura abiatu ginen ginkana egiteko. Hemen dituzue horri buruzko argazki batzuk:



11:30etan gelara igo ginen merendola egiteko. Hemendik, familiei mila esker ematen dizkiegu hainbeste gauza gozo prestatzeagatik. Dena primeran egon zen.







Bapo jan eta edan ondoren, gimnasilekura joan ginen 6.mailakoek prestatutako dantzak ikaustera eta agurra ematera.



Agurra amaitu ondoren gelara igo gara gauzak hartzera etxera joateko irailera arte.
HASI ZIREN OPORRAK!


No hay comentarios:

Publicar un comentario