viernes, 23 de marzo de 2018

LARRAZABAL BASOA


Martxoaren 9an 3.Ako ikasleak, autobusez, Larrazabal basora joan ginen. Larrazabal mendi bat da eta Bizkaian dago. Larrazabal basoa oso handia da eta hor eskola bat eta zuhaitz mota desberdinak daude.

Eskola bisitatu genuen eta arbela digital baten bidez ikusi genuen nola zaindu gure planeta. Mimikaren bidez jolas bat egin genuen eta lupa bat eta mikroskopio bat erabiltzen disekatutako intsektuak ikusi genituen. Kutxa jolasa egin genuen: kutxan sartu beharko genuen eskua eta barruan zegoena asmatu beharko genuen.

Ondoren, hamaiketako egin genuen eta jan eta gero, basora joan ginen. Basoan beste jolas egin genuen animalien oinatzak aurkitzean zetzana. mendia igotzen jarraitu genuen baratze batera heldu arte.  Ikasgelan landatutako landareak horko berotegira aldatu genituen.

Gero, jaitsi ginen eskolaraino eta eraman genituen arropekin txorimalo bat egin genuen.

Amaitzeko, argazki bat egin ziguten eta berriro autobusa hartu genuen gure ikastetxera bueltatzeko.

Primeran pasatu genuen!








ARKEOLOGI MUSEOA

ARKEOLOGI MUSEOA
Pasa den otsailaren 8an, 3. Ako ume kopuru erdia eta otsailaren 23an beste kopuru erdia 3. Bko eta 3.Cko ikasleekin, hurrenez hurren, Arkeologi museora metroz joan ginen. 
Heldu ginenean, bi neska zeuden gure zain Aida eta Dorleta. Neska horiek bi taldetan banatu gintuzten. Talde batekook joan ginen ikustera nola bizi ziren gure antzinako arbasoak eta beste takdekoek kutxa batzuetan, areaz beteta, antzinako aztarnak bilatu zituzten (hezurrak, dinosaurioen hortzak... Hori egin ondoren, patio batera abiatu ginen 2 taldeko umeok hamaiketakoa hartzera.
Amaitu eta gero, talde bakoitzak egin ez zituen jarduerak joan ziren egitera.
Oso ondo pasatu genuen eta gauza pilo ikasi genituen!

viernes, 23 de febrero de 2018

KONTZERTU DIDAKTIKOA

KONTZERTU  DIDAKTIKOA


Atzo, 11:00etan 3.mailakoak Barakaldoko antzokira joan ginen kontzertu didaktiko bat ikustera.  































Hor mota guztietako istrumentuak ikusi genituen: bakarlariak (tronpeta ...), perkusioa (danborra, xilofonoa...), zurezkoak (klarinetea, tuba...) etabar.




Gero, esperimentu bat egin zuten:  musika egin zuten katilu eta goilara batekin.
Ondoren, munduko bandak aztertu zituzten. Hori egiteko hamar ikasle mozorratu ziren eta haien artean gure gelako Haizea eta Oihane.





























     Oso ondo pasatu genuen eta gauza pilo ikasi                                   genituen!                                         

viernes, 9 de febrero de 2018

INAUTERIAK

INAUTERIAK 2018

Gaur goizean, gure ikastetxean aurtengo inauteriak  ospatu egin ditugu. 

10:00etan hasi ginen taldeka patio nagusira jaisten ipinitako pankartaren azpian taldeko argazkia egiteko.

Amaitu eta gero, talde bakoitza bere lekuan kokatu da eta gurasoak sartu dira prestatutako dantzak ikustera.
Ikasleok dantza egin ondoren irakasle batzuk ere dantza egin dute.

Amaitzeko, txokolatea bizkotxoekin hartu ditugu. Bai gozoa zegoela! eta geletara igo behar dugu  izugarrizko hotza egiten zuelako.

Hona hemen gure jaiako bideoa:





EGURALDIA

EGURALDIAREN AURKEZPENA




KOMIKIA

GURE KOMIKIA


3.Ako ikasleen artean hurrengo kimiki liburuxka burutu genuen.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.

or: blue; font-family: Arial, Helvetica, sans-serif; font-size: x-large;">

viernes, 22 de diciembre de 2017

OLENTZERO EGUNA


OLENTZERO        EGUNA



Gaur goizean gure ikastetxean Olentzero eguna ospatu dugu.
9:00etan sartu gara eta bakoitzak etxetik ekarritakoarekin hasi gara prestatzen gela merendolarako. 

MILA ESKER GURASOEI HAIN JANARI GOZOA PRESTATZEAGATIK. 




Gero, patio nagusira joan gara beste ikasleekin eta irakasleekin abesti batzuk abesteko. Hor, gurasoak zeuden gure kantak entzuteko .






Ondoren, kalejira egin dugu auzoan zehar kantak abesten txistulariekin batera. 3. ziklokoek gure Olentzero eraman dute aita batzuen laguntzaz.








Bueltatzean, merendola jan dugu eta laster etxera joateko ordua heldu zen. 



Oso ondo pasatu dugu!

ZORIONAK     ETA     URTE   BERRI     ON!