viernes, 23 de marzo de 2018

LARRAZABAL BASOA


Martxoaren 9an 3.Ako ikasleak, autobusez, Larrazabal basora joan ginen. Larrazabal mendi bat da eta Bizkaian dago. Larrazabal basoa oso handia da eta hor eskola bat eta zuhaitz mota desberdinak daude.

Eskola bisitatu genuen eta arbela digital baten bidez ikusi genuen nola zaindu gure planeta. Mimikaren bidez jolas bat egin genuen eta lupa bat eta mikroskopio bat erabiltzen disekatutako intsektuak ikusi genituen. Kutxa jolasa egin genuen: kutxan sartu beharko genuen eskua eta barruan zegoena asmatu beharko genuen.

Ondoren, hamaiketako egin genuen eta jan eta gero, basora joan ginen. Basoan beste jolas egin genuen animalien oinatzak aurkitzean zetzana. mendia igotzen jarraitu genuen baratze batera heldu arte.  Ikasgelan landatutako landareak horko berotegira aldatu genituen.

Gero, jaitsi ginen eskolaraino eta eraman genituen arropekin txorimalo bat egin genuen.

Amaitzeko, argazki bat egin ziguten eta berriro autobusa hartu genuen gure ikastetxera bueltatzeko.

Primeran pasatu genuen!








No hay comentarios:

Publicar un comentario