lunes, 18 de junio de 2018

IKASTURTE HONETAKO AZKEN TXANGOA

IKASTURTE HONETAKO AZKEN TXANGOA

Ekainean gaude eta ikasturtea amaitzear dago; horregatik, pasa den ostiralean 3. eta 4. mailakoak azken txagoa burutu genuen. 
Lehenengoz,  3. mailakoak Gallartako Meatzaritzaren Museora  joan ginen autobusez. Hor, bi talde egin genuen. Talde batekoek antzinean meatzariek arrobietan nola lan egiten zuten, filma baten bidez, ikusi genuen eta gero museoa aztertu genuen: meatzaritzan erabiltzen zituzten tresnak,  nola garraiatzen zituzten zaurituak, guneko maketa bat,...   
Bitartean, beste taldekoek, txandaka, harri handi baten gainean frogatu zuten zulotxo bat egiten metalezko barra bat erabiltzen. Lehen, horrela egiten zuten zulotxoaren barruan lehergaia sartzeko eta harria lehertzen txikitzeko.
Ondoren, taldekideek ekintzak trukatu zituzten.
Gero, La Arboledara abiatu ginen eta hor hamaiketakoa hartu eta gero izozki bat erosi genuen eta jolastu genuen.
Bazkaltzeko, San Fuenteseko frontoira joan ginen eta han batu ginen 4. mailakoekin. Bazkaria amaitu bezain laster, frontoian eta hango jolastokian jolastu genuen.
15:00etan autobusetara igo ginen Barakaldora itzultzeko.

PRIMERAN PASATU GENUEN! 
Hona hemen egun horretako argazki batzuk:






No hay comentarios:

Publicar un comentario