domingo, 27 de diciembre de 2015

OLENTZERO EGUNA

OLENTZERO EGUNA

1. Hiruhilabetekoan gauza pilo egin genituen, hemen dituzue oraindik ikusita ez dituzuen hainbeste lan: bakoitzaren deskribapena, elikagaien gurpila, asteko menua, zenbait errezeta, ohitura osasungarriak, komiki batzuk...


Gabonak hasi ziren hurbiltzen eta pasabidea eta gela apaindu genituen:


Azkenean, abenduaren 22an Olentzero eguna ospatu genuen. Hasteko, patio nagusian gabonetako kantak abestu genituen ikasle guztiok batera, eta gero 3 urtetik gorako ikasleak, guraso batzuk eta irakasleak joan ginen auzotik abestera. Udalako txistulariak gurekin  igo ziren  ikastetxera heldu arte.








Kalejira egin ondoren, ikasgeletara bueltatu ginen merendola egiteko. MILA ESKER eman behar dizkiegu FAMILIEI hainbat gauza gozo prestatzeagatik, ikusi ahal duzue hurrengo argazkietan:


Merendola egin ondoren, dena batu genuen eta gimnasilekura joan ginen 3. zikloko ikasleek prestatutako ikuskizunaz disfrutatzeko. Primeran jo zuten txirula eta egin zuten dantza.
Amaitzeko, Manoli irakasleari agur bero bat eman genion jubilatzeagatik.




ZORIONAK  
ETA 
 URTE  BERRI  ON  
OPA  DIZKIZUEGU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario