miércoles, 20 de mayo de 2015

KONTSUMO TAILERRAK

Hiru egunetan kontsumo tailerretan parte hartu genuen.
Lehenengo egunean, jogurta naturala egin genuen, horretarako esnea eta erositako jogurta erabili genituen.
Nahastea egin ondoren, 24 ordu ilunpetan eta epeletan mantendu behar zen, jogurt gozo-gozoa lortzeko.

Bigarren egunean, elikadura gurpila birpasatuta, litxarreriak gutxitan hartu behar direla konturatu ginen. Gainera gominola batzuk petrolioa dute! Zer nazka!
Guk gominola naturalak egin genituen, laranja zaporekoak. Ummm! Zein gozoak!

Hirugarren egunean, energia motak landu genituen eta azkenean oso haize-errota politak  egin genituen.

Primeran pasatu genuen!











No hay comentarios:

Publicar un comentario