Kaixo lagunak,azaroaren 22an bide heziketara joan ginen baina euria hasi zen eta gaur bueltatu gara zirkuito batean bizikletaz eta patinetez ibiltzeko.
Oso dibertigarra izan da!!!
martes, 26 de noviembre de 2019
martes, 19 de noviembre de 2019
3. C BIDE HEZKUNTZAN
Kaixo lagunak, pasaden astelehenean, 18an, Bide Hezkuntzara joan ginen. Eguna ez zen oso ondo hasi euria egiten zuelako, baina azkenean atertu zen eta lortu genuen egitea. Hona hemen argazki batzuk zuek ikusteko zein ondo pasatu genuen. Ea zuen gustukoak diren ateratako argazkiak.
miércoles, 6 de noviembre de 2019
lunes, 28 de octubre de 2019
miércoles, 23 de octubre de 2019
3.A BIDE HEZIKETAN
BIDE HEZIKETA
2019KO urriaren 22an, Bide Heziketara joan ginen. Oinez, BECen alboan zegoen zirkuituraino abiatu ginen eskolatik.
Hor, udaltzain bi zeuden gure zain eta ikasgela batean zirkulazio arauak azaldu zizkiguten jolasen bidez.
Gero, zirkuitura atera ginen eta hor batzuk bizikletaz eta patinetez genbiltzan bitartean beste batzuek trafikoa kontrolatzen zuten.
Horretaz gain, oihalezko autobus baten barruan, taldeka ere, sartu ginen eta zirkuituan zehar ibili ginen.
Primeran pasatu genuen eta gauza pilo ikasi genituen.
Hona hemen jarduera horren diapositiba batzuk:
martes, 25 de junio de 2019
"GU ERE SORTZAILE" PROIEKTUA
Aste Santua baino lehen, 3. mailakook proiektu bat burutzea erabaki genuen, "Gu ere Sortzaile" izenekoa, hain zuzen ere.
Hasteko, haien gustuko jostailu bat aurkeztu genien jolasteko, atalak ikusteko, zerezkoa den eta nola funtzionatzen duen aztertzeko.
Gure jostailua ziba bat zen eta aintzinako zibekin parekatu genuen, informazioa aurkitu, argazkiak...
Makinengan interesa piztu ondoren, gure erronka planteatu genien, hau da, haiek makina bat egitea gurasoen laguntzaz.
Proiektu honetan, tutoreetaz gain beste irakasle espezifiko batzuk ere inplikatu dira (ingeleseko Judit eta erlijioko Lourdes) arlo ezberdinak era koordinatuan lantzeko.
Euskara arloan jostailuen deskribapenak, gutuna, makinen deskribapenak eta abar landu dira.
Naturan, makina sinpleak, konposatuak, funtzionatzeko behar duten energia, zertarako diren...
Gaztelanian, asmatutako makinen deskribapenak, gutuna, elkarrizketa ...
Gizarten, Leonardo Da Vinciren biografia, bere asmakizunak, artelanak, hormairudiak...
Matematikan, neurriak, buruketak, kantitateak, dirua...
Ingelesean, aurkezpen fitxa, Classroomen bidez...
Erlijio eta balore arloetan, jostailuen kontsumo arduratsua, kartelak...
Plastikan, bizikletaren irudia, makinen diseinua, makinak sortzea material birziklatuarekin, hormairudiak...
Lan kooperatibo hau, taldeetan landu da, pentsamendu errutinak, ondorioak ateraz, errubrikak eginez, aurkezpenak ordenagailuz prestatuz, besteen aurrean azalpenak emanez, kontrolak eginez, autoebaluaketa eta koebaluaketa, baita metakognizio eskailera erabiliz ere.
Laburbilduz, makinen garrantziaz konturatu dira eta pertsonak oso garrantzitsuak direla beraien diseinuan eta martxan jartzeko orduan. Beti kontsumo arduratsu eta jasangarri baten kontzientzia hartuz oso interesgarria iruditu zaigu proiektu hau.
Gurasoei ere eskerrak eman behar dizkiegu makinak egiten lagundu dutelako.
Beste aldetik, eskolako gurasoen lana goraipatu nahi dugu. Horma batean Leonardo Da Vinciren erretratu egin eta margoztu dutenei baita eskolako patioak eta bankuak dekoratu dituzten gurasoei ere gure zorionik beroenak ematen dizkiegu.
Artista batzuk zarete!!!!!
Hona hemen, egindako ekintzen argazkiak.
Makinak beste geletan aurkeztu ondoren, gure pasabidean, izugarrizko erakusketa ederra antolatu genuen 3.A, 3.B eta 3.C mailetan egindakoa guztiak ikusi ahal izateko.
Lan bikaina 3. mailetan !!!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)