martes, 19 de noviembre de 2019

3. C BIDE HEZKUNTZAN

Kaixo lagunak, pasaden astelehenean, 18an, Bide Hezkuntzara joan ginen. Eguna ez zen oso ondo hasi euria egiten zuelako, baina azkenean atertu zen eta lortu genuen egitea. Hona hemen argazki batzuk zuek ikusteko zein ondo pasatu genuen. Ea zuen gustukoak diren ateratako argazkiak. 

miércoles, 6 de noviembre de 2019

EGUZKI SISTEMAREN MAKETA

Kaixo ni  Alazne naiz. Eguzki sistema  lantzen ari gara eta maketa bat egin dut.






lunes, 28 de octubre de 2019

BAGAUDE 3.MAILAN!!!




 Kaixo! 3Bko taldeko gara.Gu hasiko gara blogean gure irteerak,eskolako  ekintzak...










miércoles, 23 de octubre de 2019

3.A BIDE HEZIKETAN

BIDE HEZIKETA

2019KO urriaren 22an, Bide Heziketara joan ginen. Oinez, BECen alboan zegoen zirkuituraino abiatu ginen eskolatik.

Hor, udaltzain bi zeuden gure zain eta ikasgela batean zirkulazio arauak azaldu zizkiguten jolasen bidez.

Gero, zirkuitura atera ginen eta hor batzuk bizikletaz eta patinetez genbiltzan bitartean beste batzuek trafikoa kontrolatzen zuten.

Horretaz gain, oihalezko autobus baten barruan, taldeka ere, sartu ginen eta zirkuituan zehar ibili ginen.

Primeran pasatu genuen eta gauza pilo ikasi genituen.


Hona hemen jarduera horren diapositiba batzuk:

martes, 25 de junio de 2019

"GU ERE SORTZAILE" PROIEKTUA

Aste Santua baino lehen, 3. mailakook proiektu bat burutzea erabaki genuen, "Gu ere Sortzaile" izenekoa, hain zuzen ere.

Hasteko, haien gustuko jostailu bat aurkeztu genien jolasteko, atalak ikusteko, zerezkoa den eta nola funtzionatzen duen aztertzeko.
Gure jostailua ziba bat zen eta aintzinako zibekin parekatu genuen, informazioa aurkitu, argazkiak...
Makinengan interesa piztu ondoren, gure erronka planteatu genien, hau da, haiek makina bat egitea gurasoen laguntzaz.

Proiektu honetan, tutoreetaz gain beste  irakasle espezifiko batzuk ere inplikatu dira (ingeleseko Judit eta erlijioko Lourdes)  arlo ezberdinak era koordinatuan lantzeko.

Euskara arloan jostailuen deskribapenak, gutuna, makinen deskribapenak eta abar landu dira.
Naturan, makina sinpleak, konposatuak, funtzionatzeko behar duten energia, zertarako diren...
Gaztelanian, asmatutako makinen deskribapenak, gutuna, elkarrizketa ...
Gizarten, Leonardo Da Vinciren biografia, bere asmakizunak, artelanak, hormairudiak...
Matematikan, neurriak, buruketak, kantitateak, dirua...
Ingelesean, aurkezpen fitxa, Classroomen bidez...
Erlijio eta balore arloetan, jostailuen kontsumo arduratsua, kartelak...
Plastikan, bizikletaren irudia, makinen diseinua, makinak sortzea material birziklatuarekin, hormairudiak...

Lan kooperatibo hau, taldeetan landu da, pentsamendu errutinak, ondorioak ateraz, errubrikak eginez, aurkezpenak ordenagailuz prestatuz, besteen aurrean azalpenak emanez, kontrolak eginez, autoebaluaketa eta koebaluaketa, baita metakognizio eskailera erabiliz ere.

Laburbilduz, makinen garrantziaz konturatu dira eta pertsonak oso garrantzitsuak direla beraien diseinuan eta martxan jartzeko orduan. Beti kontsumo arduratsu eta jasangarri baten kontzientzia hartuz oso interesgarria iruditu zaigu proiektu hau.
Gurasoei ere eskerrak eman behar dizkiegu makinak egiten lagundu dutelako.

Beste aldetik,  eskolako gurasoen lana goraipatu nahi dugu.  Horma batean  Leonardo Da Vinciren erretratu egin eta margoztu dutenei baita eskolako patioak eta bankuak dekoratu dituzten gurasoei ere gure zorionik beroenak ematen dizkiegu.
Artista batzuk zarete!!!!!

Hona hemen, egindako ekintzen argazkiak.
Makinak beste geletan aurkeztu ondoren, gure pasabidean, izugarrizko erakusketa ederra antolatu genuen 3.A, 3.B eta 3.C mailetan egindakoa guztiak ikusi ahal izateko.
Lan bikaina 3. mailetan !!!








jueves, 11 de abril de 2019

21. KORRIKA TXIKIA

Atzo, apirilaren 10ean, Barakaldoko Korrika Txikia ospatu genuen. Aurtengoa "Klika" izeneko kanpaina duena.
Goizean hasita eguerdira arte ekintza ezberdinak izan ditugu eta denak ilusio handiz aurrera eraman ditugu.
 GORA EUSKARA, BIHOTZETIK AHORA!!!!






jueves, 28 de marzo de 2019

LARRAZABALEKO BASOA ETA ORTU EKOLOGIKOA

   Aste honetan, 3. mailakoak Barakaldoko auzo batera joan gara, Kastrexanara, hain zuzen. 
Kastrexanako leku desberdinetan egon gara:  aintzinako eskolan, Larrazabaleko basoan eta ortu ekologikoan.
   Haraino, autobusez joan gara eta bertan 2 taldetan banatu gaituzte.
   Lehenengo, talde batekoak eskolako liburutegian ekintza interesgarriak burutu ditugu, hau da, naturako gaietaz hitz egin, jolasen bidez ariketak,  mikroskopio batetik intsektuak ikusi, mimika egin, Kastrexanako zubiari buruzko kondaira entzun eta kutxa misteriotsuetan eskua sartu barruan dagoena asmatzeko.
   Gero,laborategi bat ikusi dugu eta ... benetako eskeleto bat egon da!
   Hamaiketakoa jan ondoren, lehenengo taldekoak basorantz abiatu gara zuhaitzak eta animaliak aztertzeko.
   Ortu ekologikoko negutegian, dilistak landatu ditugu eta  eskolara jaitsi gara eramandako arropa zaharra erabiliz txorimalo bat egin dugu. Josepi izena jarri diogu.
   Aintzinako eskolako gela ere ikusi dugu, garai hartako jostailu, laminak, tintaontzia, idaz-lumak, balantzak, liburuak, arbel txikiak, kanpaitxoa, munduko bolak, mineral bilduma... Denekin harrituta geratu gara.
   Azkenean, txorimaloarekin argazki bat atera dugu eta autobusera bueltatu gara.

   Txango honetan, asko ikasi dugu eta primeran pasatu dugu!!!