lunes, 18 de junio de 2018

AMPARO ERIZAINA

OHITURA OSASUNGARRIAK
Pasa den maiatzean, ikasgelara  etorri zitzaigun Amparo erizaina ohitura osasungarriei buruz hitz egiteko. 
Azaldu zigun zein garrantzitsua izango zen gure gorputzarako frutak eta barazkiak egunero jatea    eta gozokiak egunero jango bagenitu zein kaltegarriak izan litezkeen; gure osasunerako uraren garrantzia ere komentatu zuen.
 Horretaz gain, gure bizkarrezurra ondo egoteko aulkian nola jezarri behar genuen esan zigun.
Gauza asko ikasi genituen eta ondo pasatu genuen.
Mila esker Amparo!

Hemen daukazue Barakaldo digitalek gure eskola 3.mailako ikasleetaz, egin dugun lanari buruz argitaratu dutena. . Irakur ezazu!馃槏

martes, 22 de mayo de 2018

Pello A帽orga gure eskolan!! Ze ondo!

Gaur, 2018ko maiatzaren 15ean, astearte, EUSKAL ASTEA dela aprobetxatuz, Pello A帽orga idazle eta ipuinkontalari ospetsua etorri da gugana. Gaurkoan, 4 urtetik 9 urtera arteko adin tartekoek izan dugu aukera bere ipuinak entzuteko. Beti bezala, Pellorekin umeek eta baita irakasleek ere, primeran pasatzeko aukera izan dugu..
Eskerrik asko Pello A帽orga. Primeran egon gara
!


mi茅rcoles, 2 de mayo de 2018

UNIBERTSOAREN ERAKUSKETA

UNIBERTSOAREN ERAKUSKETA

Gaur goizean, 2.mailako ikasleek egindako unibertsoari buruzko erakusketa  ikusten egon gara.

Gero, haien gonbitari erantzuna eman diogu eta  erakusketa oso ondo eginda zegoela iruditu zitzaigula komentatu diegu.

Erakusketa aztertzean, ikasturte hasieran ikasitakoaz oroitu gara eta gauza berri batzuk ere ikasi ditugu.

PRIMERAN EGIN ZUTEN!!!

mi茅rcoles, 25 de abril de 2018

Maggie eta bere txirularen ikuskizuna.




3. mailako ikasleak Clara Campoamor-era hurbildu gara "Maggie eta bere txirularen" ikuskizuna ikustera. Oso ondo pasa dugu, ipuina entzun dugu eta honekin batera musika eta dantza egin dugu denok batera!!



domingo, 8 de abril de 2018

JOGURTA EGITEN IKASTEN!

Ze erraza den jogurta etxean bertan egitea. Merkeagoa, naturalagoa eta goxoagoa!! Probatu nahi duzu?

https://photos.app.goo.gl/FO5LXNUdUQiQ7bom2
Egin klik argazkian

EUSKARAREN EGUNA.

Hemen gaude EUSKARAREN EGUNA ospatzen. 

HEMEN GAUDE  EUSKARAREN ALDE!!
EUSKARA BIHOTZEAN!!